XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BELDURRARI ETA EZEZAGUNARI BURUZKO KOADERNOA.

Alba, hamabost urteko neskatila birjin eta beltzarana, baztertu berri zituen sastraken ondo-ondoan geratu zen eta, itzuli gabe, zera esan zuen: - Begira, Didac.

Mutikoa ere, bere ondora jauzi eginaz, gelditu egin zen.

- Masia bat....

Haitzulotik hiru bat kilometrotara zeuden, haitzen pare basoa ipar aldera jarraituz, eta ez ziren inoiz hainbeste urrutiratu.

Hantxe behean zegoen etxea, mendi lepoak mozten zuen laborantzako lurren sakanean eta atzean bidea zegoen.

Desegina zegoen eraikuntza nagusiaren ondoan estalpe antzeko bat ikusten zen, luzea eta baxuagoa, eta teilatuak apenas kalterik zeukan.

Aitzinean, balde bat zintzilik zegoen putzutik gertu, garia mozteko eta jotzeko makina bat zegoen.

Didac neskatxari begira geratu zitzaion.